Alusti Test a ahalmen funtzionala neurtzen duen eskala berritzailea da, balioztatua, beraren bidez adineko pertsonen ahalmen fisikoa ebaluatzen degu.

Alusti Test a eta Alusti Test murriztua  JOSU ALUSTIZA NAVARRO fisioterapeutak diseinatu zituen. Josu Alustiza, Altsasun dagoen Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoko fisioterapeuta da.

Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoan ingresaturiko pertsonek hobekuntza nabarmena lortzen zuten beraien egonaldiaren ondoren.

Lortzen zuten hobekuntza funtzionala ezin  zitekeen neurtu egunero erabiltzen ziren eskalekin.Beraiek funtzionalki eta kognitiboki zuten egoera kaxkarrak galerazten zuen.

 

Arrazoi horregatik, Josu Alustizak Alusti Test a eta Alusti Test Murriztua sortu zituen zegoen hutsune horri erantzuna emateko, eta ondorioz,funtzional eta kognitiboki egoera kaxkarrean dauden  adineko pertsonen ahalmen fisikoa neurtzeko.

Behin Alusti Test a balioztatua, gure helburu nagusia  testa jendeari helaraztea da, horrela osasun arloan lan egiten duten profesionalak, adineko pertsona guztien ebaluazio funtzional egokia egiteko gai izango dira.

Alusti Test ak oso harrera ona izaten ari du berau ezagutzen duten osasun arloko langileen eskutik.Dagoeneko estatu mailako eta baita nazioarte mailako ospitale ezberdinetan erabiltzen hasiak dira.

Web orri honen bidez, Alusti Test aren inguruan beharrezkoa den informazio guztia dezute, testaren ezaugarriak,nola erabili,etab.

Argibide gehiago behar izanez gero gurekin harremanetan jarri contacto@testalusti.com helbide elektronikora idatziaz.

Josu Alustiza fisioterapeutak, testa diseinatu duen pertsonak, erantzuna emango die zuen eskaerei.

Informazio gehiago aurkitu dezakezute hemen klikatuaz: materiales